Eguzki eklipse osoa, 2017ko abuztuak 21 Wyoming (AEB)

Total solar eclipse, 21th August 2017 Wyoming (USA)

 

2017ko abuztuak 21, arratsaldeko 16:00ak, autoa gidatzen noa amaigabeko autopilaketa batean, bitartean eklipseak emandako segundu guztiak gogoratzen gabiltz lagun Julen, Freddy eta hirurok. Niretzat bigarren eklipse osoa, aurrekoa 1999an Errumanian ikusi baitnuen, saros berdineko eklipsea. Saros 145ko hurrengo eklipsea 2035ko irailan izango da Japonian. Nork jakin...

Zoragarria izan da egun hauek Cheyennen igarotzea bertako biztanle lagunkoiekin, Hampton Inn Cheyenneko langileriarekin (hatseden gune paregabea), Outback steakhouse (a zer nolako txuletak!!!), Sanford's Grub & Pub (hanburgesa bikainak, garagardo hobea eta zuzeneko musikarekin ostiralero), gugandik galdezka etorritako persona guztiekin eta lagundu gaituzuenekin... Glendon Lakeside RV Park behatokiko lagun guztiekin .... zoragarria izan da zuekin eklipsea elkarbanatzea.

Eklipsearen eguna bizperan hasi zitzaigun. Rawlinsera gidatu genuen bertan kokatu baitgenuen atzera itzuli ezinezko puntua. Idahora edo Wyominen. Eguardian eguneratutako eguraldi iragarpena gainbegiratu eta Glendorantz joatea erabaki genuen. Arratsaldean hodei batzuk baina gaueko 3:00tan oskarbitu zuen eklipse eguneko 15:00ak arte. Egun bikaina. Hitzen bidez deskribatu ezin den gertaerarako. Eguzki eklipse osoa.

Urte beteko prestakuntzen ondoren, eklipsea iragan da. Mila esker Hondarribiko Eroski Bidaiakeko lagunei, zuen lan saiatuaren ondorioz bidaia benetan erreza izan baita.

Atzera kontua hasia da hurrengo eklipse osoa ikusteko familia bidaia saiakerako, 2024 Texas. Bien bitartean emazte zoragarria eta halaba txiki politarengana itzuli eta bizitako gertaerak kontatzeko unea da.


August 21 2017, 4:00PM driving to hotel through an endless jam, I am remembering with my friends Julen and Freddy all the seconds of the solar total eclipse. My second total eclipse with Romania 1999 and both from same Saros, a coincidence. Next eclipse from Saros 145 will be in Japan in sep 2035. Who knows...

It was great pleasure stay few days in Cheyenne with all friendly people there, all staff in Hampton Inn Cheyenne (perfect rest place), Outback steakhouse (what steaks !!!), Sanford's Grub & Pub (great burgers and better beers with live music every fridays), for everyone who came to talk with us and everyone to helped us... all people in Glendo at Lakeside RV Park -our observation site- ... was a pleasure to spent time with all you.

Eclipse day begun Sunday morning. We went to Rawlins which was our non returning point (to Idaho or Wyoming). Checked for the last time updated weather forecast and we went to Glendo. Some afternoon clouds and completely cloudless from 3:00 to 15:00 on eclipse day. Perfect day. No words can describe the event. A total solar eclipse.

After a year preparing it, the eclipse has gone. Big thanks to Hondarribiko Eroski Bidaiak, thanks for such professional dedication cause everything went smooth during the trip.

The countdown begins for trying a family trip to the next solar total eclipse, 2024 Texas. Meanwhile time to return to my darling wife and beautiful daughter to tell them the great experience lived.

 

 
   

 

 

 

 

Itzuli - Return

 

All the images in this site are © copyright 1999-2017 by Iñaki Lizaso. Any use of these images without the prior written consent of the autor is strictly prohibited. Contact Iñaki Lizaso at edif300@yahoo.es
Web gune honetako irudi guztiek Iñaki Lizasoren © copyright 1999-2017 dute. Irudi hauen edozein motako erabiliera egilearen idatzizko baimenik gabe zorrozki debekatua dago. Jar zaitez Iñaki Lizasorekin harremanetan edif300@yahoo.es

© 1999-2017 Iñaki Lizaso