HASIERA - HOME         

Takahashi FCT-100

English         

 

 

 

 

 

 

 

Fluoritazko teleskopio errefraktoreak

Orokorrean arreta fluoritarantz bideratu zen material optiko modura bere ezaugarri bereizgarriengatik, 1886an Abbek fluorita CaF2 erabili zuenetik bere mikrospio apokromatikoen leiarrentzako. 1960an kamera objektiboen merkaturatzeari jarraituz, Takahashi Seisakusho Ltd. konpainiak fluoritazko leiar objektiboak garatzeari ekin zion lehenengo aldiz eta 1977an, 90 milimetrotako teleskopio errefraktorea iragarri zuen, bertako eta atzerriko harrera, lehen mailako teleskopio errefraktore gorespena jasotzea izan zen. 1981etik, FC-100, FC-65, FC76 eta ondoren 1982an, FC50, FC-125 etab., irekidura txiki eta ertaineko modeloak iragarri zituen F8 ekoizpen serie osoan. FCT eta FS seriek gaitasunak neurri handiagoan hobetu zituzten non fluoritaren ezaugarri gorenak muturreraino garatzea bilatu artean, azkenik, erabilera egokiko foku distantzia motz eta kolore aberrazio gabeko teleskopioa garatu zen. Iraganean ez bezala, foku murrizleak garatu eta produkzio handi eta merkatuaren maila parera ezin hobeto egokitu eta sortu ziren aldi berean, horrela kontzeptu berri bat sortuz, kalitate optiko handiko sistemak non begi eta argazki erabilera konbinatua bideratzea lortuz.

Takahashi Seisakusho Ltdren produktu katalogotik itzulpen ez-ofiziala (1994)

 

 

 

 


FCT SERIEA

 

1984/7/20-21: Aurre-produkzioko FCT-150 modeloa '84 telescope & binoculars spreading/displaying' erakustokian.

1985/3: FCT-76 hodi optiko berriaren iragarpena (76-487).

1985/7: FCT-150 hodi optiko berriaren iragarpena (150-1050).

1986/1: FCT-100 hodi optiko berriaren iragarpena (100-640).

1986/7: FCT-65 hodi optiko berriaren iragarpena (65-320).

1986/7/25-26: Aurre-produkziozko FCT-125 modeloa '86 telescope & binoculars spreading/displaying' erakustokian.

1986/10: FC eta FCT serieak estaldura anizko leiarrekin, fluoritazko leiarra izan ezik.

1986/12: Urtarrileko "Monthly astronomical" edizioan, 'FCT-65' proba txostena.

1987/3: FCT-125 hodi optiko berriaren iragarpena (125-705).

1987/6: "Astronomical guide 'New Face Test Report '", FCT-76 proba txostena.

1987/9: "Astronomical guide October edition", ' New Face Test Report ', EM-10 & FCT-100.

1987/11/22-23: 'large only city' FCT-200 eta EM-2000 ekuatore armazoia Yorii lantegian eta Nagoyako erakustokian.

1987/12: FCT-76 modeloa pinoizko fokatzailera aldatu.

1988/1: Pintura kolore aldaketa, orlegi iluna orlegi argira aldatzea teleskopioetan.

1988/2: "Monthly astronomical March edition, EM-10 & FCT-100" proba txostena.

1989/12: "Astronomical guide January edition, ' New Face Test Report '", FC-125 eta FCT-125.

1990/Urtarriletik apirilera: Fluorita kristalezko harribitxia aukeran salgai FC edo FCT hodi optikoa erosterakoan.

1991/10: FCT-200 hodi optiko berriaren iragarpena (200-2000).

1992/6/25: FC eta FCT seriean, fluoritazko leiarra estaldura anizko elementuan bihurtzen da.

2000/2: FCT-250 hodi optiko berriaren iragarpena (250-2500).

2002/11: FET-200 hodia (Triplet Fluorite ED).

2006/2: FET-300 hodi optiko berriaren iragarpena (300-2400).

 

 

Fluorite telescopes (1979-2008) by Takahashi Seisakusho Ltd. becomes on ED telescopes (2003- ) in order to contribute in the diminution of the contamination generated during the process of manufacture of fluorite lenses.

 

 

 

 

 

 

 

FCT-100

 

 

 

 

 

FCT-125

 

 

 

 

Modeloa

 

Irekidura

(mm)

 

Foku distantzia

f erlazioa Argi irabazia Bereizmena

Mag. limitea

 

Hodi

diametroa

(mm)

 

 

Hodi luzera

(mm)

 

 

Pisua

(kg)

 

Irudi zirkulua

(mm)

 

Irudi eremua

(gradutan)

 

Ihintz

babeslea

 (mm)

FCT-65

65 320 / 240 4.9 / 3.7 86 1.80 10.8 80 400 3 25 / 42 4.5 / 10.0 80

FCT-76

76 487 / 345 6.4 / 4.5 118 1.54 11.2 95 500 3 40 / 50 4.7 / 8.2 114

FCT-100

100 640 / 460 6.4 / 4.6 204 1.17 11.8 114 790 5.7 54 / 65 4.8 / 8.2 145

FCT-125

125 705 / 560 5.6 / 4.5 319 0.94 12.3 145 880 10 50 / 62 2.8 / 4.8 166

FCT-150

150 1050 / 750 7.0 / 5.0 459 0.78 12.7 166 1150 21 62 / 63 3.4 / 4.8 210

FET-200

200 2000 10 816 0.58 13.3 256 2300 62.1 65 / 2 ?

FCT-250

250 2500 10 1276 0.47 13.8 256 2920 85 65 ? ?

FET-300

300 2400 8 1837 0.39 14.2 ? ? ? 65 ? ?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

FCT Seriearen Ezaugarriak

FCT serieak fluoritazko leiarrean diseinatutako teknologian datza non FC seriean landu eta ondoren errendimendua areagotutako objektiboa egina izan da. Aberrazioak ongi zuzenduta daude 3 leiarreko objektiboaren bidez fluoritazko leiarra barne, beraz, FC seriearen gaitasunak gaindituz bai begi hutsezko behaketan ala argazki behaketan horrela FCT maila handiko teleskopioa da foku distantzia motzean eta miniaturizazioan eguneratuz.

*        Foku Distantzia Oso Motzeko Teleskopio Errefraktorea

Foku distantzia oso motza denez, hodi optikoa oso trinkoa da. Ohiko hodi optiko luzeekin alderatuz, noranzkoa gailu txikietarantz jotzea dagokionez erabilera gaitasunak asko hobetu dira.

*       Irudi argi gardena

Kontrasteak aberrazio kromatikorik ez duenez, hori oso ona da izan ere honela galaxia ahulak ere erraz ikusgai bilakatu  daitezke.  Tonu eta forma ereduak erraz bereiz daitezke Ilargia ala planetak behatzerakoan eta irekiduraren gaitasuna haratago, irudi zoragarriak behaketa mota guztietan agerian geratzen dira.

*       Argazkietarako gaindiezineko izar eremu gaitasuna

Foku murrizlearekin izar eremu handiko argazkiak ateratzerakoan, ezaugarriak agerian geratzen dira. Foku distantzia nabarmen murriztu denez, F erlazioa argitsuago bilakatu da irudi zirkulua handitu den bitartean eta irudi gardenak lor daitezke irudi eremuaren perimetroraino. Gaitasun hauek erabili ahal izateko, 35 milimetrotako kamera, Mamiya film biltegia eta tamaina ertaineko filma erabil daitezke.

*       Teleskopio Sistema

Oinarrizko gaitasun apartak direla medio, handitutako Ilargiaren eta planeten argazkiak egitea ahal da, Takahashiren Vari-Extender, etab. erabilera aunitzetarako gehigarriak erabiliz eta bakoitza gehienezko gaitasunekin erabil daiteke behaketa guztietarako.

Takahashi Seisakusho Ltd.ren produktu katalogotik itzulpen ez-ofiziala (1991.12)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 




 

 

 


 

Eskerrak:

Masao Tanikawa

Temmon Guide

Optique Unterlinden

Takahashi Seisakusho Ltd

Texas Nautical Repair

 

Gune hau Takahashi FCT teleskopio serieari buruzko gunea da, ez da ofiziala beraz informazio gehiago lortzeko Takahashiren web gunera jo.

 

     HASIERA - HOME
 

 

All the images in this site are © copyright 1999-2008 by Iñaki Lizaso. Any use of these images without the prior written consent of the autor is strictly prohibited. Contact Iñaki Lizaso at edif300@yahoo.es
Web gune honetako irudi guztiek Iñaki Lizasoren © copyright 1999-2008 dute. Irudi hauen edozein motako erabiliera egilearen idatzizko baimenik gabe zorrozki debekatua dago. Jar zaitez Iñaki Lizasorekin harremanetan edif300@yahoo.es

© 1999-2008 Iñaki Lizaso