150


 

 

HASIERA - HOME          

Mewlon-210

 

English         

 


 

 

 

Mewlon

 

Dall Kirkham teleskopioa Cassegrain sistema optikoetako bat da, ahur eliptikoa ispilu nagusi bezala du eta bigarrengoa ispilu esferiko ganbila. Mewlon teleskopioa kontzeptu berria da industrialki ekoitzia, Takahashiren goi mailako leuntze teknikarekin ispilu ez-esferikoak diren sistema optiko kopuru handiak lortzeko bertuteaz.

 

* Diseinuaren kontzeptua

Mewlon-210 nagusiki ikusmen-errendimenduan oinarritutako teleskopioa bezala diseinatua izan da, berau baita teleskopioaren oinarrizko funtzioa. Horregatik, sistema optiko hau begiz-erabileran hobeto moldatzen da hortzi-sakoneko astroargazkigintzan baino, non irudi gardena beharrezkoa da irudi-eremu zabalagoan, sistema optiko honek Newtonak bezain irudi onak eskein ditzake. Hori dela eta, esan daiteke teleskopio hau planetak eta ilargia behatzeko teleskopio aproposa dela. Horrela, Mewlon-210 teleskopioa oso trinko eta erabil erraza diseinatu da erabilera beharrak erraztuz.

 

* Errendimendua

Dall Kirkham teleskopioa aspaldidanik aski ezaguna da sistema optiko bikainatzat. Hala ere, nekez industrialki ekoitzia izan da azalera ahur eliptikotzat duen ispilu nagusia egiteko zailtasunarengatik. Fokatutako irudi-eremuaren erdigunea oso gardena da aberrazio optikorik gabekoa da Newton teleskopioan bezala. Irudi-eremuaren ertzetan ordea irudia zuzena da, ezaguna da ordea koma aberrazioa kopuru zehatz batean ikusgai gera daitekela.

Astroargazkigintzan, bereiziki ilargi eta planeten handiagotze handiko argazkietan, emaitza onak espero ditzakezu zure Mewlon-210arekin. Ohiko Cassegrain teleskopioarekin alderatuz, Dall Kirkham teleskopioaren muntatuketa eta optika lerrokatzea erraz egin daiteke ekoizpen prozesuan. Sistema optiko honek zehaztasun handiko teleskopioa denez, errendimendu iraunkorra manten dezake. Lehen aipatu bezala, oso gomendatua dago bereiziki ilargi eta planeten behaketetarako bere foku distantzia luzeak eta daukan bigarrengo ispilu esferiko ganbilaren bidez (ispilu paraboliko ganbila Cassegrain sisteman) hondiagotze maila altuak lor baititzake.

 

* Erabilera

Mewlon-aren erabilera oso erraza da. Hasteko, hodi optikoaren azpialdean dagoen ekuatore-armazoira egokitzeko plaka muntatu ekuatore-armazoian. Teleskopioaren bilatzailea hain trinko itsatsita dago hodira ezen hodia bilatzailearen bidez eutsi eta munta dezakezula.

Mewlon-210 Cassegrain erakoa denez, hodi optikoaren luzeera nabarmen motzagoa da irekidura eta foku distantzia berdineko Newton teleskopioarekin alderatuz. Gainera, oso trinkoa eta arina da, horrek ekuatore-armazoi txikiagoa erabiltzeko aukera ematen du. Horrela sistema osoa erabil errazagoa bihurtzen da.

Ardatz optikoaren zuzentzea, bigarrengo ispiluan dauden hiru torlojuren bidez egin daiteke. Behin zuzendutakoan, ardatz optikoa erabat finkatuta geratzen da okertzeko arriskurik gabe hodi optikoak golpe bortitza jasan ezean.

Fokua ispilu nagusia mugitzearen metodoarenkin lortzen da, foku botoia ordulariaren orratzen zentzuan edo aurkako zentzuan biratuz. Sistema honek fokua zure hatzekin erraz lortzen utziko dizu kamera teleskopioan ipinita dagoelarik, kameraren pisuak inolako eragozpenik ezarri gabe.               

Takahashi Seisakusho Ltdren produktuaren gidaliburutik (1993)

 

 

 

 

 

 

 

Egindako 7 garrena

 

 

 

 

Model

 

Irekidura

(mm)

 

Foku distantzia

 

Buxadura

mm (%)

 

Sekundarioaren

diametroa (mm)

f erlazioa

 

Argi

irabazia

Bereizmena

 

Mag.

limitea

 

Hodi

diametroa

(mm)

 

 

Hodi

luzera mm

 

Pisua

(kg)

 

Irudi zirkulua

(mm)

Mewlon-180

180 2160 / 1763 59 (33%) 54 12 / 9.8 621 0.64 13.0 210 640 6.3 16 / 36

Mewlon-210

210 2415 / 1961 70 (33%) 65 11.5 / 9.3 900 0.55 13.4 244 700 8.1 18 / 39

Mewlon-250

250 3000 / 2307 75 (30%) 70 12 / 9.2 1276 0.46 13.8 280 895 12.5 21 / 42

Mewlon-250CRS

250 2500 / 1825 / 3780 75 (30%) 70 10 / 7.3 / 15.1 1276 0.46 13.8 280 945 12 40 / 35 /44

Mewlon-300

300 3572 / 2739 100 (33%) 95 11.9 / 9.1 1837 0.39 14.2 324 1094 23.3 25 / 42

Mewlon-300CRS

300 2960 / 2160 / 4475 100 (33%) 95 9.9 / 7.2 / 14.9 1837 0.39 14.2 324 1045 27 40 / 35 / 44

 

System charts

 

 

Mewlon SERIEA

 

1990/3: Mewlon-180 Dall Kirkham hodi optiko berriaren iragarpena (180-1260).

1991/11: Mewlon-250 Dall Kirkham hodi optiko berriaren iragarpena (250-3000).

1992/7/18-19: Mewlon-300 JTB'92 erakustokian.

1992/9/16-22: Mewlon-300/EM-2000 Photokina/Cologne erakustokian.

1993/7/18-19: Mewlon-210 JTB show'93 erakustokian.

1993/11: Mewlon-210 Dall Kirkham hodi optiko berriaren iragarpena (210-2415).

1994/5: Mewlon-300 Dall Kirkham hodi optiko berriaren iragarpena (300-3572).

1994/7: Mewlon-300 JTB show'94 erakustokian.

2009/12/10: CR zuzentzaile optiko, CR-0.73X murrizle eta CR-1.5X luzatzaile berrien iragarpena Mewlon-250 / Mewlon-300-arentzat.

2010/12/4: Zuzendutako Mewlon-250CRS Dall Kirkham hodi optiko berriaren iragarpena (250-2500).

2011/6/1: Zuzendutako Mewlon-300CRS Dall Kirkham hodi optiko berriaren iragarpena (300-2960).

2016/9/9: Mewlon-180C hodi optiko berriaren iragarpena (180-2160).

 

 

 

 

 

 

 


 

Mewlon-180 System Chart
Mewlon-180 50.8 System Chart
Mewlon-180 R&P System Chart
 
Mewlon-180C System Chart
Mewlon-180C R&P System Chart
 
Mewlon-210 System Chart
Mewlon-210 R&P System Chart
 
Mewlon-250 System Chart
CR instruction manual for Mewlon-250
Mewlon-250CR System Chart
Mewlon-250CR EXT-1.5X System Chart
Mewlon-250CRS System Chart
Mewlon-250CRS EXT-1.5X System Chart
 
Mewlon-300 System Chart
CR instruction manual for Mewlon-300
Mewlon-300CR System Chart
Mewlon-300CR EXT-1.5X System Chart
Mewlon-300CRS System Chart
Mewlon-300CRS EXT-1.5X System Chart

 


 

Eskerrak:

Takahashi Seisakusho Ltd

 

 

HASIERA - HOME

 

 

All the images in this site are © copyright by Iñaki Lizaso. Any use of these images without the prior written consent of the autor is strictly prohibited. Contact Iñaki Lizaso at edif300@yahoo.es

Web gune honetako irudi guztiek Iñaki Lizasoren © copyright dute. Irudi hauen edozein motako erabiliera egilearen idatzizko baimenik gabe zorrozki debekatua dago. Jar zaitez Iñaki Lizasorekin harremanetan edif300@yahoo.es

© Iñaki Lizaso