HASIERA - HOME         

Takahashi FSQ-106ED

English         

 

 


 

 

 

 

Zer da FSQ-106ED ?

 

FSQ-106EDa f5 foku erlazio duen ikusizko eta irudizko eremu-lauko astrografoa da; FSQ-106(N) legendarioaren oinordekoa, eraldatutako Petzval 4 leiar 4 taldetan banandutako diseinuan oinarrituta dago, horietako bi ED (Extra low Dispersion) leiarrak dira kolore aberrazio zuzenketa handia eskaintzeko.

 

 

 

 

FSQ-EDaren Ezaugarriak

 

FSQ-EDak ED leiarrean diseinatutako teknologian datza non TOA seriean landu eta ondoren argazki errendimendua areagotutako objektiboa egina izan da. Aberrazioak ongi zuzenduta daude 4 leiarreko objektiboaren bidez ED leiarrak barne, beraz, FSQ-106EDaren argazkirako gaitasunak areagotuak izan dira.

*    Kolore aberrazio zuzenketa hobetua

Performantzi handiko ED leiarrak erabiltzearen ondorio bezala, eta G3 leiarra G2 leiarretik gertuago ipiniz, FSQ-106EDak kolore aberrazioa eta esferikoa asko hobetu du. Diseinu berriak kolorea hein zabal batean zuzentzen du, gertuko ultramoretik gertuko infragorrira, 400nm-tik 1000nm-ra, honek FSQ-106EDa irudi plataforma bikaina egiten du.

*    Argiztapen hobetua

Diseinu berriak G3 elementuaren tamaina %50an handitu eta G2 elementutik gertuago kokatu du. Emaitza bezala, argazki eremuaren argiztapena %20an handitu da 35mmko formatuan, %33 70mmko diametroko irudi-zirkuluan eta %34a 88mmko diametroko irudi-zirkuluan, hobekuntza itzela Petzval diseinu estandarrarekin alderatuz.

*    Handiagotze hobetua

Extender-QE 1.6X  berria FSQ-106ED diseinuaren ahalmenak areagotzeko diseinatua izan da. 50.8mm (2") eta 5 elementuko zuzentzaile, eremu-lautzaile eta foku-luzatzaile berriak foku distantzia 530mm f5-tik akatsgabeko  850mm f8-ra handitzen du. Extender-QEk eskaintzen duen zuzenketa mailak handitze handiena erabilgarri izatea lortzen du. Extender-QE bidez kolore-zuzenketa %30 handitzeak difrakzio-mugadun irudiak lortzea dakar, bai handitze txikietan nahiz handietan.

*    QE 0.73X-Murrizlea

Berriki diseinatutako f3.6 murrizle dedikatua, 4 elementu 3 taldetan sailkatutako 0.73X gehigarria da. QE-murrizleak FSQ-106EDak f5 foku erlazioan duen kolore-zuzenketa maila eta eremu-laua mantentzen du. SLR kamera digitalekin eta CCD kamerekin erabiltzeko diseinatua dago.

*    Handiagotutako fokuz atzeko distantzia

FSQ-106EDa 178mm-tako fokuz atzeko distantziaz diseinatua izan da. Fokuz atzeko distantzia areagotzeak argazkilariari eta behatzaileari edozein motako CCD kamera, binokular edo prisma-diagonal FSQ-106EDan erabilgarri bihurtzea dakarkio. Gehigarri estandar bezala, foku nagusirako hodia, 50.8mm (2") eta 31.7 milimetroko (1 1/4") estutze-eraztunak barne datoz malgutasun handiagorako.

 

 

 


 

FSQ SERIEA

 

 

1999/6: FSQ-106 hodi optiko berriaren iragarpena (106-530). Eraldatutako Petzval diseinua, 4 leiar / 2 fluorita.

2000/6: FSQ-106N (Kai) hodi optiko berriaren iragarpena (106-530), ihintz babesle irristakorra.

2007/1/30: FSQ-106ED hodi optiko berriaren iragarpena (106/530). Eraldatutako Petzval diseinua, 4 leiar / 2 ED.

2008/4/18: FSQ-85ED hodi optiko berriaren iragarpena (85/450). Eraldatutako Petzval diseinua, 4 leiar / 2 ED.

 

 

 

 

 

Model

 

Aperture

(mm)

 

Focal Length

f Ratio Lt Grasp Resolution

 

Limit

Mag

 

Tube OD

(mm)

 

 

Tube Length

(mm)

 

 

Weight

(kg)

 

Image  Circle

(mm)

 

Image Field

(degrees)

 

Dew Shield

 OD (mm)

FSQ-106(N)

106 530 / 850 5 / 8 229X 1.09" 11.9 114 650-560 6.3 88 / 44 9.5 / 3 145

FSQ-85ED

85 450 / 327 / 680 5.3 / 3.8 / 8 147X 1.36" 11.4 95 615-525 3.8 60 / 44 / 44  5.6 / 7 / 114

FSQ-106ED

106 530 / 387/ 850 5 / 3.65 / 8 220X 1.09" 11.8 125 675-580 7.0 88 / 44 / 44 9.5 / 6.5 / 3 145

 

 

Takahashi Seisakusho Ltd.ren Fluoritazko teleskopioak (1979-2005) ED teleskopioetan (2003- ) eguneratu zituen fluoritazko leiarren fabrikazio prozesuan sortzen den kutsadura maila jaisteko asmoz.

 


 

 

 

 

FSQ-106ED

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

FSQ-106EDa Reducer-QE 073Xarekin eta Extender-Q 1.6Xarekin

 

 

 

 

 

 

 

 

 



 

 
Takahashi FSQ-85ED

 

 

 

 

FSQ-85ED

 

 

 

 

 


 

 


 

 

 


 

 

 


 

Eskerrak:

Akihiko Ito

Masao Tanikawa

Temmon Guide

Optique Unterlinden

Takahashi Seisakusho Ltd

 

Gune hau Takahashi FSQ teleskopio serieari buruzko gunea da, ez da ofiziala beraz informazio gehiago lortzeko Takahashiren web gunera jo.

 

     HASIERA - HOME
 

 

All the images in this site are © copyright 1999-2008 by Iñaki Lizaso. Any use of these images without the prior written consent of the autor is strictly prohibited. Contact Iñaki Lizaso at edif300@yahoo.es
Web gune honetako irudi guztiek Iñaki Lizasoren © copyright 1999-2008 dute. Irudi hauen edozein motako erabiliera egilearen idatzizko baimenik gabe zorrozki debekatua dago. Jar zaitez Iñaki Lizasorekin harremanetan edif300@yahoo.es

© 1999-2008 Iñaki Lizaso