150


 

Ortzi sakona CCD bidez

CCD deep sky

 

Eremu Zabala DSLR bidez

Wide Field DSLR

 

Ortzi sakona film bidez

Film deep sky

 

 

Eguzki sistema

Solar System

 

 

Espedizioak

Expeditions

 

 

Izar Adarrak

Star trails

 

 

Bilduma

Portfolio

 

 

Egilea

Author

 


img Adjust the brightness and contrast of your monitor until 18 grayscale steps from white to black are seen


157

Ilargi eklipsea

Urtebete igaro da azkeneko Eguzki Eklipse Osotik eta atzoko Ilargi eklipse Osoaren artean, irudiekin fotomuntaketa egitea bururatu zait: Yin eta Yang.

Nearby a year has been passed from the last TSE and yesterday's TLE. I'm playing with the images from both events: Yin and Yang.

 


Ilargi eklipse osoa, mendeko eklipserik luzeena uztailaren 27an gertatu zen. Aurreko egunak eguraldi iragarpenei begira eman ondoren, Nafarroara joatea erabaki genuen ostarteak topatzeko. Baita lortu ere !

The longest total lunar eclipse of century was in 27 July. After spending days looking at weather forecasts we went to Navarre in order to find a clear window. And we had got successful !


Scutum konstelazio txikia Esne Bidean kokaturik dago, Arranoa konstelazioaren hego aldean, ipar hemisferiotik ikus daitekeen atalik distiratsuena da Sagitario konstelazioaren ondoren. Scutum-eko izar-hodeia erraz ikus daiteke begi hutsez, izarrak nebulosa ilunez inguraturik, E. Barnard-ek inguruko eremuari "Esnebideko harribitxia" deitu zion bere edertasunagatik. Konstelazioaren ipar-ekialdean M11 izar multzoa dago, ezagutzen direnen artean espazio txikian izar gehien biltzen dituenetakoa, 2900 izar inguru bilduz.

The little constellation Scutum is found in the Milky Way south of Aquila, contains the brightest patch of Milky Way outside Sagittarius in the northern sky. Scutum Star Cloud can be seen easily by the naked eye, stars surrounded by dark nebulae, E. Barnard called this region the “Gem of the Milky Way” by its beauty. Located at Scutum’s northeast quadrant, The Wild Duck Cluster (M11) is one of the richest and most compact of the known open clusters, containing about 2900 stars.

 

IDA


Nebulosa ilun eta izar-hautsez osatutako eremua Arranoa eta Sugea konstelazioen artean, nahiz eta ez den hain ohikoa astroargazkietan, baditu oso interesgarri diren nebulosa ilun ugari, besteak beste, 4º x 4º-ko irudi honetan LDN571, 591, 559, 586, 587 eta 536 ikus daitezke.

A extended field of dust and dark nebulae between Aquila and Serpens constellations, curiously not so often imaged not even by its so interesting field full of dark nebulae, among of them, in this 4º x 4º field can be seen LDN571, 591, 559, 586, 587, 563, 536.


Eremu zabaleko irudia gure galaxiaren erdi gunerantz. Zeruan ikus daitezkeen eremuetatik politenetakoa da, 8x40 prismatiko arrunt batzuk amaigabeko gozamena eskeintzen didate teleskopioa eta CCD kamera martxan dauden bitartean. Urtero ikusteko geldialdi behartua ekainean.

Taking a look in widefield key to the center of the galaxy Milky Way. One of most beautiful vistas in the sky, 8x40 binoculars yields me an endless enjoy while the CCD and the telescope are operating. A must to take a look for every year, every June.


Pipa nebulosa Ophiuchus konstelazioan dagoen nebulosa iluna da, handia berez baina segituan pipa baten itxura hartzen zaiona bere atzean dauden Esne Bideko izar-hodeiak iluntzen baititu. Erraz ikustekoa da leku ilunetatik udako zeruan. Irudian, Barnard 59, 65, 66 eta 67-ak (LDN1773 bezala ezaguna da ere) osatzen duten piparen tutua ikus daiteke.

The Pipe Nebula is a dark nebula in the Ophiuchus constellation, a large but readily apparent pipe shaped dust lane that obscures the Milky Way star clouds behind it. Clearly visible to the naked eye from dark sites. The Pipe Stem can be seeing in the image, composed of Barnard 59, 65, 66, and 67 (also known as LDN 1773).


M101 galaxia kiribila gugandik 21 milioi argi-urte distantziara dago Hartz Handia konstelazioan, galaxia erraldoia izaki 170.000 argi-urteko diametroa dauka (Esne Bideak baino 1.7 handiago) eta bertan 3 trilioi izar daudelarik. M101 galaxiak inguruan 5 galaxia nabarmen ditu grabitazio eremuan elkar erakarriz, NGC5204, NGC5474, NGC5477, NGC5585, Holmber IV eta horrek agian M101 galaxiaren diseinu egituran eragin du baita NGC5474 galaxiaren itxuragabetzean ere.

M101 is a spiral galaxy distanced about 21 million light-years away from us in the contellation Ursa Major, a large galaxy with 170.000 light years diameter (1.7 larger than Milky Way) and has around 3 trillions stars. M101 has 5 prominent neighbors in gravitational interaction between all them, NGC 5204, NGC5474, NGC5477, NGC5585, Holmberg IV and may have triggered the formation of the design pattern in M101 and also has distorted the galaxy NGC5474.


M13, Herkules Izar Multzoa gugandik 22.200 argi-urtera kokatzen da eta 145 argi-urteko diametroa dauka, multzoan 300.000 izar biltzen dira gutxi gora behera. 1714 urtean Edmond Halley-k aurkitu zuen lehenengoz eta 1764an Charles Messier-ek  M13 bezala katalogatu zuen. Arecibo irrati-teleskopioak 1974an irrati uhin bidez mezua igorri zuen M13rantz gizateriari eta Lurrari buruzko informazioarekin bizitza extralurtarrarekin komunikatzeko saiakera batean. Mezuak 25.000 urte beharko ditu helmugaraino iristeko eta beste horrenbeste erantzunik balego.

M13, Hercules Globular Cluster is about 145 light-years in diameter with about 300.000 stars and 22.200 ly away from us. Was discovered by Edmond Halley in 1714 and cataloged by Charles Messier in 1764 as M13. Arecibo radio telescope sent an interstellar radio message carrying basic information about humanity and Earth in 1974 as an attempt to communicate with potential extraterrestrial life. The message will reach the destination in 25.000 years and will takes another 25.000 years for any replay.


IC443 (Marmoka Nebulosa) supernoba baten hondarrak dira (ingeleraz SNR) Bikiak konstelazioan, Lurretik gutxi gora behera 5.000 argi-urteko distantzian kokatzen dena. Duela 3.000 eta 30.000 urte artean gertatu zen supernoba eztanda baten hondarrak direla uste da. Irudian Messier 35 izar multzoa ikus daiteke, Philippe Loys de Chéseaux-ek aurkitzu zuen 1745an lehenengoz eta John Bevis-ek ere 1750a baino lehenago bere kabuz topatu zuen. Izar multzoa Lurretik 2800 argi-urtera kokatzen da.

IC 443 (Jellyfish Nebula) is a supernova remnant (SNR) in the constellation Gemini at a roughly distance of 5,000 light years from Earth. May be the remains of a supernova that occurred 3,000 - 30,000 years ago. In the field can be seeing Messier 35, an open cluster which was discovered by Philippe Loys de Chéseaux in 1745 and independently discovered by John Bevis before 1750. The cluster lies 2,800 light-years from Earth.


Neguko Esne Bidean, Adarbakarra eta Txakur Handia konstelazioen arteko mugan kokatzen den nebulosa konplexu polit hau Kaio Nebulosa bezala ezagutzen dugu. Eremu zabaleko nebulosa honek distiratsuak diren hainbat izar multzo eta nebulosa biltzen ditu, IC2177, NGC2327, NGC2335, NGC2343, SH2-293 edo LBN1039.

A spectacular nebulae region of the winter Milky Way lies along the border between the constellations Monoceros and Canis Major, is known as Seagull nebula. This nebulous complex encompasses some bright nebulae and star clusters as IC2177, NGC2327, NGC2335, NGC2343, Sh2-293 or LBN1039.

AstroShopping

 

 

 

 

All the images in this site are © copyright by Iñaki Lizaso. Any use of these images without the prior written consent of the autor is strictly prohibited. Contact Iñaki Lizaso at edif300@yahoo.es
Web gune honetako irudi guztiek Iñaki Lizasoren © copyright dute. Irudi hauen edozein motako erabiliera egilearen idatzizko baimenik gabe zorrozki debekatua dago. Jar zaitez Iñaki Lizasorekin harremanetan edif300@yahoo.es

© Iñaki Lizaso